14 dic 2010

ELIZAK

Erdi aroan, herrialde kristau guztietan, elizak antolatu ziren. Lurralde osoa eliz barrutietan zatituta zegoen, apezpikuen menpe. Apezpiku bakoitzak lurralde oso zabala eta zaldun eskolta bat zuen. Alemanian, apezpikuak printzeak  ziren.
Lurraldeetan, jabe nagusiek elizak eraiki zituzten, eta lurrez hornitzen zituzten. Lur horien produktuetaz, apaizak bizi ziren.
Nekazari guztiek elizarteetara  joan behar zuten. Herrixka guztiek, beraien eliza zuten, eta elizek urrutitik ikusten ziren ezkilategiak zituzten. Ekintzak jakinarazteko kanpaiak jotzen zituzten; bataioak, ezkontzak, lurperaketak…horrela nekazariek, herrira joan gabe, ekintzak ospatu ahal zituzten.
Elizetan patroiak egoten ziren. Patroi festa ospatzen zen eta gaur egun ere herri batzuetan ospatzen jarraitzen da. Komentuen inguruan eraikuntzak, ogitegiak, abeletxeak, ukuiluak, ikuztegiak, bihitegiak…eta beranduago etxe bizitzak ere bai.
Fraideek San Benitoren arauak betetzen zituzten, elizetan ia egun osoa


ARTE ERROMANIKOA

Erromanikoa Europan XI. eta XII. mendeetan arkitektura, eskultura eta margolaritza arloetan garatu zuten estilo artistikoa da.
VIII. eta IX. mendeetan gertaturiko inbasioak bukatu ondoren herri inbaditzaileak kultura bereganatu zuten. Mende hauetan sentimendu erlijioso-espiritual sakona zegoen. Bekatuen kontzientziak eta beldurrak asko markatu zuen gizartearen pentsamoldea. 1000en inguruan, munduaren amaiera gertatuko zelakoan bizi baitziren eta hori gainditu ostean Jainkoari eskerrak emateko joera zabaldu eta nagusitu zen eta honek eragin handia sortu zuen arte erromanikoan, Kristoren garaipena du helburu.
Erdi Aroko erromes-bide nagusietan zehar landu zuten bereziki, Tours, Limoges, Conques, Tolosa Okzitaniakoa eta Santiago de Compostelarako bideetan alegia. Santiagoko erromesaldiak Clunyko abadiak bultzatu zituen. Santiagora heltzeko hainbat bide zeuden baina garrantzatuena frantses bidea da. Eraikin garrantzitsuenak elizak eta monasterioak ziren. Erromanikoaren arkitektura oso inportantea zen, bere mende baitzeuden pintura eta eskultura.

ARKITEKTURA

Erromanikoa arte arkitektonikoa zen batez ere. Arkitektura gangaduna da, kanoi gangak eta zeharkako arkuak erabiltzen ditu. Azken honek gangaren bultzadak hartzen ditu eta pilarearen bidez lurrera eramaten ditu. Euste funtzioa du. Horrez gain, espazio karratuak estaltzeko ertz gangak erabiltzen zituzten, gurutzaduran, kupula bat erabiltzen zuten eta tronpen gainean jartzen zen.
Gangak harriz eginda daude eta alboko bultzada sortzen dituzte. Euskarriak barrualdean kokatzen ziren, pilare konposatuak gehien erabiltzen zuten pilareak ziren. Kolomak ere bazeuden. Kanpoaldean,hormak bao gutxi eramaten zituzten.

Ezaugarriak
Arkitektura erlijiosoa da, elizaren zerbitzuetara funtsezkoenak eliza eta monastegiak izango dira. Oinarri komunaz aparte herrialde bakoitzak berezitasun batzuk ditu. Masaren nagusitasuna ematen da baoen gainetik, leiho eskas eta txikiak daude, eraikuntza ilunak sortuz. Arte erromanikoaren funtsezko arloa da.
Materiala harria da batez ere, eliza txikietan manposteria erabiltzen da diru gutxiago dagoelako. Garrantzizko eraikuntzetan harlandua.
Hormak garrantzia dutenez, sostengatzaileek ere izango dute hauen indarra sostengatzeko, kontrahormen papera garrantzitsua izango da beraz. Pilareez gain zutabeek batez ere apaindura funtzioa izango dute.
Sustengatuetan puntu erdiko arkuak emango dira, eta kanioi erdiko ganga arku fajoiek eutsita. Kupulak ere egongo dira tronpa edo petxinen gainean.
Baoak ez dira garrantzitsuak izango, normalean estu eta luzeak izango dira hormak lodiak baitziren. Batzuetan bikoiztuak edo geminatuak izango dira eta askotan abozinatuak.
Ateak garrantzia izango du, barrura sartzeko erakargarriak izango direlako. Puntu erdikoak dira gehienetan eta zati ezberdinak dituzte: arkiboltak; dintela; ate-zangoa; parteluza edo mainela; tinpanoa eta hemen pantokratorra, mandorla  eta tetramorfosak.
Altzaeran nagusiena alboko nabeetan tribuna deitutako 2 pisua egoten da, dorrea egoten da normalean eta batzuetan honen ordez espadaina. Erdiko nabea albokoak baino altuagoa da.
Oinplanoaren inguruan normalean gurutze latinozkoak izaten ziren, basilikalak eta oinplano zentralizatukoak ere badaude. Parteak normalean berdinak izaten dira beti: zati longitudinala; tranzeptoa;  gurutzea; zinborrioa;absidea; alboko nabeak (zati ongitudinalean edo trantzeptoan); dorrea.
Apaindurak erliebezkoak izaten dira normalean, zutabeen ginbeletan ateetan edo zirrinda erakoak. Gai geometrikoak, ajedrezatua, billeteak, besanteak, zig-zag, zerra hortzak, klaboak…; landarezkoak; animali eta munstroak kanezilloetan… Fresko erako pintura ere emango da.
Eraikuntza garrantzitsuenak, peregrinazio elizak
Peregrinazio elizek arkitektura erromanikoaren goreneko momentu islatzen dute. Ezaugarri komun batzuk zituzten: gurutze latinozko oinplanoa; girola bat; absideoloak; korridorea edo anditoa; tribuna; erdiko nabea kanioi erdiko gangekin eta albokoak aristazko gangekin normalean; dorre altuak.

ARTE GOTIKOA

XII. mendean sortu zen "Frantziar Estilo" izenez ezaguna -Opus Francigenum– . Gotiko izena arkitektura pizkundetarraren sustatzaileek ezarri zioten XV. mendean estilo hori gutxietsi asmoz, bere jatorri frantziarrak izaera godoa ematen ziolakoan. Izan ere pizkundetarrek antzinako garai klasikoko artea goresten baitzuten eta beraz Gotikoak bestelako oinarria zuenez maila xumeagokotzat zuten.20 euroko billeteetan agertzen den arkitektura garaia da.


ARKITEKTURA

EZAUGARRIAK
Mentalidade aldaketarekin, artean eta beraz arkitekturan, oreka simetrikoa, erregulartasuna eta geometrismo erromanikoa baztertzen dira. Arkitektoek jada ez dute mugatuko beren sormena forma erregularretara - zirkuluak eta karratuak batez ere -
Arkitektura gotikoaren ezaugarri nagusien artean bertikaltasuna eta hormaren desmaterializazioaren ideia nabarmentzen dira, eraikuntzaren ia barrualde osoan argia sartzea ahalbidetzen zuena. Horretarako arku zorrotzaren asmakizuna funtsezko baliabidea izan zen. Bultzadak arku eta nerbioen bidez banatu eta horiek eraikuntzaren kanpoko hormabularrera ostiko-arkuen bidez transmititzen zirenez, ez zen beharrezkoa horma lodiak eraikitzea.