20 dic 2010

UNIBERTSITATEAK

l
XII. mendeko hiri eskoletatik aurrera, unibertsitatea maisuak eta ikasleen arteko elkarketa korporatibo bezala sortzen da bat batean, beren interesak lortzeko helburuarekin. Lehenengo unibertsitateen hastapenak (Paris, Bolonia eta Oxford) XI. mendeko eskoletan daude. XIII. mendean, aurrekoen zatiketak direla eta, beste batzuk sortzen dira (Cambridge Oxfordetik eta Padua Boloniatik) eta beste batzuk botere politikoak zuzenean sortzen ditu (Salamanca, 1218).
Erdi Aroko unibertsitatea lau fakultatetan banatua zegoen: Arteak, Teologia, Zuzenbidea eta Medikuntza.
Erdi Aroko unibertsitatearen helburuak hauek dira:
  • Irakaskuntza arautzea, irakasle izateko ikasketak zehaztuz.
  • Irakaskuntzaren kalitatea kontrolatu testuak eta egitarauak finkatuz.
  • Titulu ofizialak eman lanbide batean jardutea ahalbidetzeko

JAUREGIAK

lXII eta XIV artean sortu zen.
l Bi funtzio betetzen ditu:
                     - Ekonomia jauregietan biltzen zen.
                     - Etxebizitza bezala ere erabiltzen da.
l Eboluzio ekonomiko, politiko eta kulturala jasan zuen.

14 dic 2010

ELIZAK

Erdi aroan, herrialde kristau guztietan, elizak antolatu ziren. Lurralde osoa eliz barrutietan zatituta zegoen, apezpikuen menpe. Apezpiku bakoitzak lurralde oso zabala eta zaldun eskolta bat zuen. Alemanian, apezpikuak printzeak  ziren.
Lurraldeetan, jabe nagusiek elizak eraiki zituzten, eta lurrez hornitzen zituzten. Lur horien produktuetaz, apaizak bizi ziren.
Nekazari guztiek elizarteetara  joan behar zuten. Herrixka guztiek, beraien eliza zuten, eta elizek urrutitik ikusten ziren ezkilategiak zituzten. Ekintzak jakinarazteko kanpaiak jotzen zituzten; bataioak, ezkontzak, lurperaketak…horrela nekazariek, herrira joan gabe, ekintzak ospatu ahal zituzten.
Elizetan patroiak egoten ziren. Patroi festa ospatzen zen eta gaur egun ere herri batzuetan ospatzen jarraitzen da. Komentuen inguruan eraikuntzak, ogitegiak, abeletxeak, ukuiluak, ikuztegiak, bihitegiak…eta beranduago etxe bizitzak ere bai.
Fraideek San Benitoren arauak betetzen zituzten, elizetan ia egun osoa


ARTE ERROMANIKOA

Erromanikoa Europan XI. eta XII. mendeetan arkitektura, eskultura eta margolaritza arloetan garatu zuten estilo artistikoa da.
VIII. eta IX. mendeetan gertaturiko inbasioak bukatu ondoren herri inbaditzaileak kultura bereganatu zuten. Mende hauetan sentimendu erlijioso-espiritual sakona zegoen. Bekatuen kontzientziak eta beldurrak asko markatu zuen gizartearen pentsamoldea. 1000en inguruan, munduaren amaiera gertatuko zelakoan bizi baitziren eta hori gainditu ostean Jainkoari eskerrak emateko joera zabaldu eta nagusitu zen eta honek eragin handia sortu zuen arte erromanikoan, Kristoren garaipena du helburu.
Erdi Aroko erromes-bide nagusietan zehar landu zuten bereziki, Tours, Limoges, Conques, Tolosa Okzitaniakoa eta Santiago de Compostelarako bideetan alegia. Santiagoko erromesaldiak Clunyko abadiak bultzatu zituen. Santiagora heltzeko hainbat bide zeuden baina garrantzatuena frantses bidea da. Eraikin garrantzitsuenak elizak eta monasterioak ziren. Erromanikoaren arkitektura oso inportantea zen, bere mende baitzeuden pintura eta eskultura.

ARKITEKTURA

Erromanikoa arte arkitektonikoa zen batez ere. Arkitektura gangaduna da, kanoi gangak eta zeharkako arkuak erabiltzen ditu. Azken honek gangaren bultzadak hartzen ditu eta pilarearen bidez lurrera eramaten ditu. Euste funtzioa du. Horrez gain, espazio karratuak estaltzeko ertz gangak erabiltzen zituzten, gurutzaduran, kupula bat erabiltzen zuten eta tronpen gainean jartzen zen.
Gangak harriz eginda daude eta alboko bultzada sortzen dituzte. Euskarriak barrualdean kokatzen ziren, pilare konposatuak gehien erabiltzen zuten pilareak ziren. Kolomak ere bazeuden. Kanpoaldean,hormak bao gutxi eramaten zituzten.

Ezaugarriak
Arkitektura erlijiosoa da, elizaren zerbitzuetara funtsezkoenak eliza eta monastegiak izango dira. Oinarri komunaz aparte herrialde bakoitzak berezitasun batzuk ditu. Masaren nagusitasuna ematen da baoen gainetik, leiho eskas eta txikiak daude, eraikuntza ilunak sortuz. Arte erromanikoaren funtsezko arloa da.
Materiala harria da batez ere, eliza txikietan manposteria erabiltzen da diru gutxiago dagoelako. Garrantzizko eraikuntzetan harlandua.
Hormak garrantzia dutenez, sostengatzaileek ere izango dute hauen indarra sostengatzeko, kontrahormen papera garrantzitsua izango da beraz. Pilareez gain zutabeek batez ere apaindura funtzioa izango dute.
Sustengatuetan puntu erdiko arkuak emango dira, eta kanioi erdiko ganga arku fajoiek eutsita. Kupulak ere egongo dira tronpa edo petxinen gainean.
Baoak ez dira garrantzitsuak izango, normalean estu eta luzeak izango dira hormak lodiak baitziren. Batzuetan bikoiztuak edo geminatuak izango dira eta askotan abozinatuak.
Ateak garrantzia izango du, barrura sartzeko erakargarriak izango direlako. Puntu erdikoak dira gehienetan eta zati ezberdinak dituzte: arkiboltak; dintela; ate-zangoa; parteluza edo mainela; tinpanoa eta hemen pantokratorra, mandorla  eta tetramorfosak.
Altzaeran nagusiena alboko nabeetan tribuna deitutako 2 pisua egoten da, dorrea egoten da normalean eta batzuetan honen ordez espadaina. Erdiko nabea albokoak baino altuagoa da.
Oinplanoaren inguruan normalean gurutze latinozkoak izaten ziren, basilikalak eta oinplano zentralizatukoak ere badaude. Parteak normalean berdinak izaten dira beti: zati longitudinala; tranzeptoa;  gurutzea; zinborrioa;absidea; alboko nabeak (zati ongitudinalean edo trantzeptoan); dorrea.
Apaindurak erliebezkoak izaten dira normalean, zutabeen ginbeletan ateetan edo zirrinda erakoak. Gai geometrikoak, ajedrezatua, billeteak, besanteak, zig-zag, zerra hortzak, klaboak…; landarezkoak; animali eta munstroak kanezilloetan… Fresko erako pintura ere emango da.
Eraikuntza garrantzitsuenak, peregrinazio elizak
Peregrinazio elizek arkitektura erromanikoaren goreneko momentu islatzen dute. Ezaugarri komun batzuk zituzten: gurutze latinozko oinplanoa; girola bat; absideoloak; korridorea edo anditoa; tribuna; erdiko nabea kanioi erdiko gangekin eta albokoak aristazko gangekin normalean; dorre altuak.

ARTE GOTIKOA

XII. mendean sortu zen "Frantziar Estilo" izenez ezaguna -Opus Francigenum– . Gotiko izena arkitektura pizkundetarraren sustatzaileek ezarri zioten XV. mendean estilo hori gutxietsi asmoz, bere jatorri frantziarrak izaera godoa ematen ziolakoan. Izan ere pizkundetarrek antzinako garai klasikoko artea goresten baitzuten eta beraz Gotikoak bestelako oinarria zuenez maila xumeagokotzat zuten.20 euroko billeteetan agertzen den arkitektura garaia da.


ARKITEKTURA

EZAUGARRIAK
Mentalidade aldaketarekin, artean eta beraz arkitekturan, oreka simetrikoa, erregulartasuna eta geometrismo erromanikoa baztertzen dira. Arkitektoek jada ez dute mugatuko beren sormena forma erregularretara - zirkuluak eta karratuak batez ere -
Arkitektura gotikoaren ezaugarri nagusien artean bertikaltasuna eta hormaren desmaterializazioaren ideia nabarmentzen dira, eraikuntzaren ia barrualde osoan argia sartzea ahalbidetzen zuena. Horretarako arku zorrotzaren asmakizuna funtsezko baliabidea izan zen. Bultzadak arku eta nerbioen bidez banatu eta horiek eraikuntzaren kanpoko hormabularrera ostiko-arkuen bidez transmititzen zirenez, ez zen beharrezkoa horma lodiak eraikitzea.

30 nov 2010

KATEDRALAK

Katedralak tenplu kristauak dira.

Erdi Aroko gizartea xurgatu eta aldi berean baliabide soberakinekin, gehienak gazteluak eta elizak, eraikinetan islatzen zituzten beraien oinarrizko kezkak: Jainkoa eta gerra.
Publiko gehien zituzten eraikuntzak elizak ziren. Kanoi gangak elizen tamaina mugatzen zuen eta lehioentzako leku gutxi uzten zuen.
Katedral berriak, elizak eta abadetxeak, XI eta XII. mendeetan eraiki ziren. Aparteko eraikin jarduerak, nekazaritza, merkataritza eta hirien hazkundea islatu zen Erdi Aroan. XI. eta XII. mendeko katedralak estilo erromanikoan eraiki ziren. Adibide batzuk Alemania, Frantzia eta Espainian aurki daitezke.
Roman eraikitzaileak egindako berrikuntza garrantzitsua hau da: arku teilatua, antzinako zurezko maila ordekatuz, kanoi ganga edo zilindrikoa, edo gurutze ganga bat non bi zilindriko ganga zeuden.
 Harrizko gangak gehiegizko pisua zutenez, eliza erromanikoetan pilarrak eta horma masiboak jartzen ziren, pisua eusteko.

Katedral gotikoak oso garaipen handiak ziren Erdi Aroan. Bi eraikuntza oinarrizkoei esker, katedral gotikoen izatea ahalbidetu zuten. Arku eta gangen erabiltze puntuzkoak, garrantzi mugimendua eta Jainkoaren botere bertikalaren sentsazio zentzu bat sortu zuten. Gogorgarriak hormen pisua eusteko jartzen ziren. Eraikuntza gotikoek, lehio asko zituztenez, argi gehiago iristen zen barnealdera.
Katedral gotikoa komunitate osoaren lana zen, klase guztiak bere eraikuntzetan parte hartzen zuten. Kumunitatearen fedea ere bazen katedral gotikoa. Frantziko estilo gotikoko hainbat eraikuntza: Notre Dame (Paris), Reims, Amiens, eta Chatres.
Erdi Aroko katedral gotikoen lehioetan edertasuna eta kolore ezberdinak nabarmentzen ziren.

MONASTEGIAK

Monastegietako atal garrantzitsuena eliza zen, bertan monjeek  errezatu egiten zuten. Eliza  monastegiaren erdi gunea zen, dena (logelak, jangela, ...) eliza inguruan eraikitzen bait ziren.
Elizaren ondoan eta bertara sartzeko aukerarekin zegoen patioa ala klaustroa. Patioak lorategi txiki bat izaten zuen erdian. Klaustroaren inguruan zeuden beste gela guztiak, adibidez, jangela , bilera gela,…  
Elizatik pixka bat hurrunago zegoen sukaldea eta janarien biltegia. Haien gainean zegoen logela nagusia.
Normalean baratzak izaten zituzten, eta hortik lortzen zituzten elikagai ia denak.
Batzuetan upeltegiak, ukuiluak, bihitegiak, errotak, biltegiak, artisau tailerrak… bazituzten erietxeak, ostatuak eta baita batzuetan eskolak ere.
Monastegi guztietan zegoen hilerria.

Monastegiak, inguru bakartietan egoten ziren, eta hiri txiki batzuk bezala ziren. Bizitzeko beharrezkoak ziren gauza guztiak zeuden bertan: abeletxe bat, errota bat, lantegi ezberdinak, basoak, soro landuak… gainera, monastegi guztietan zegoen liburutegi bat, eta bertan ikasi eta liburuak berridazten zituzten. Liburutegi
hauegatik ez bazen gaur egun garai aietako informazio gutxiago edukiko genuen. Monjeek, errezatu, lan egin eta ikastea zuten bizitzeko era. Egunean hainbat alditan biltzen ziren denak batera errezatzeko. Gainontzekoa, lan egiteko aprobetxatzen zuten, adibidez lantegi eta zelaietan lan egiteko, liburuak berridazteko edo ikasteko. Monastegi guztietan zegoen ikastetxe bat etorkizuneko monjeentzat.




29 nov 2010

ERDI AROKO HIRIAK

Erdi Aroko hiriak jende-multzo txikiak ziren eta, salbuespen batzuk izan ezik (Milan, Venezia, Florentzia, Paris...), ez ziren 10.000 biztanlera iritsi. Hala ere, XIII. mendean garapen handia izan zuten, nekazaritza inguruetatik etorkin asko iritsi baitziren. Hiriak askatasun handiagoa eta lan egiteko aukera gehiago eskaintzen zizkien.
Erdi Aroko hiriak kale estuak eta bihurgunetsuak zituzten. Kale horietan altxatutako etxeek zurezko egitura zuten eta harlanduz edo lokatzez beteta zegoen egitura hori. Horregatik, suteek benetako hondamendiak eragiten zituzten. Higiene eta osasun-baldintzak ere oso txarrak ziren: etxe-abereak inolako kontrolik gabe ibiltzen ziren hirian, zaborrak eta ur zikinak kalera botatzen ziren zuzenean...
Jaun askok jauregiak eraiki zituzten eta hirira joan ziren bizi izatera. Apaiz asko ere hirietan bizi ziren eta ospakizun erlijiosoak eskaintzen zituzten elizetan eta katedraletan. Nekazari batzuek, abantaila juridikoek erakarrita, etxea erosi zuten hirian, harresietatik kanpo kokatutako lurrak lantzen jarraitu bazuten ere.
Talde kopurutsuena burgesek osatzen zuten, artisautzan eta merkataritzan lan egiten zuten pertsonek hain zuzen ere. Horiekin batera, gizarteak baztertutakoek (eskaleak, maltzurrak, lapurrak, prostitutak etab.) osatzen zuten hiriko biztanleria.
Lanbide berean lan egiten zuten burgesak korporazioetan edo gremioetan elkartzen ziren. Gremioak arautzen zituen fabrikazio-prozesua, salmenta-prezioak, soldatak etab. Gremioaren barnean hiru kategoria profesional bereizten ziren, adinaren eta prestakuntza-mailaren arabera: ikastunak, langileak edo ofizialak eta irakasleak.
Forua edo frankizia-gutuna zuten hiriek autonomia handia lortu zuten eta komunek edo udal-kontzejuek gobernatu zituzten. Horien buru magistratu bat izaten zen (alkatea, kontsula, burgumaisua...). Hiri barneko segurtasunaz hiriko milizia arduratzen zen. Kontzejuak udal-arauak ematen zituen, merkatua antolatzen zuen, delitu txikiak epaitzeko epaimahaiak osatzen zituen eta harresia eta milizia ordaintzeko beharrezko zergak ezartzen zituen.
Hiriak hainbat atal zituen:

- Azoka
- Borda
- Alondegia
- Gotorlekua
- Bainuetxea
- Harresia
- Mezkita nagusia

23 nov 2010

FRANKOEN ERAIKUNTZAK

Monastegiak:
- San Benito (480-543)

ARABIARREN ERAIKUNTZAK

Meskita (Ipar Euskal Herrian moskea) musulmanen tenplua da, otoitz egiteko lekua alegia. Halaber, bestelako funtzioak ditu, biltoki eta kulturgunearena besteak beste. Meskita hitzak ahuspezteko lekua esan nahi du.
Historiako lehendabizikoa Kaaba da, Islameko lekurik sakratuena dena, gaur egungo Masjid al-Haram Meskitaren barruan dagoena, meka hirian.
Otoitz egin eta elkarrekin biltzeko asteko egunari dagokionez, kristauentzat igandea nola, musulmanentzat ostirala hala.

ARKITEKTURA

MINARETEA

Lehenenengo meskitek ez zeukaten minareterik, baina denborarekin gailendu egin zen osagai arkitektoniko moduan estetikarengatik. Hala ere, funtzio nagusia muezinak otoitz egiteko deiadarra zabaltzeko lekua izatearena da.
Munduko minareterik altuena Hassan II.aren Meskitarena da (Casablanca, Maroko), 210 metrorekin.
Hiri handietako meskitek lau minarete eduki ohi dituzte. Istanbulgo Ahmet sultanaren Meskita Urdinak, berriz, sei ditu.

MUSALLA
Otoitz egiteko aretoa da, apaindurarik eta altzaririk gabekoa normalean baina lurra alfonbrek edo tapizek estalitakoa daukana.
Honen barruan qibla da hormarik agerikoena, erreferentziazkoa, Mekaranzko norabidea markatzen duena mihrab izeneko zuloaren bidez. Horma honetan minbar izeneko jarlekua dago, nondik eta Imanak zuzentzen duen otoitza. Hortaz, jatorriz kristauak ziren egungo meskitetan —esaterako, Hagia Sofian—, mihraba zein minbarra ez daude elizarekin batera orientatuak, eliza kristauak ekialdera (sortaldera) bideratuta baitzeuden.

EUSKAL HERRIKOAK
Bilboko "Assalam Meskita", Solokoetxe auzoan kokatutakoa, Euskal Herriko gaur egungo moskea nagusietakoa da. Gasteizen bi meskita daude, "Sunna" eta "Altakua", biak Alde Zaharrean.
Historikoki, aipatzekoa da Tuterako "Meskita Nagusia" izan zena, IX. mendekoa, gaur egun existitzen ez dena bere gainean Santa Maria katedrala eraiki baitzuten.

Elementuak:

- Bere ezaugarri nagusia dorre luze eta altu bat zen.
- Etxarte bat ere bazuten, bertan, bakoitzaren garbiketarako iturriak zeuden eta errezurako gela bat.
- Errezurako gela hori, ez zen gure elizetakoa bezelakoa, hau da, ez zuten eserlekurik, ez koadrorik, ez irudirik ezta aldarerik ere.
- "Minbarra" zuten, bertatik ematen zuten meza.
- "Mihrab" izeneko ume txiki baten irudia jartzen zuten. Irudi horrek La Mecaren norabidea adierazten dute.

BIZANTZIARREN ERAIKUNTZAK

Santa Sofia, basilika bikaina, Justinianoak eraiki zuen munduaren aurrean Elizaren buru bilakatu zela aldarrikatzeko. 1453. urtean mezkita bihurtu zuten.

22 nov 2010

ERDI AROKO GAZTELUAK

Garai hartako segurtasun faltaren ondorioz, erregeek eta jaunek gotorlekuak eraiki zituzten etsaien armaden erasoei aurre egiteko.Hasieran gazteluak muinoen gainean eraikitako zurezko dorreak baino ez ziren. Geroago, harresi batez edo gehiagoz inguratu zituzten. Harresien arteko tarteari arma-patio esatio zioten. Gazteluak toki estrategikoetan eta defendatzeko errazetan eraikitzen zituzten: muino baten gainean, amildegi baten ondoan, ibai edo aintzinara baten bazterrean etab.
Gaztelu bat menperatzeko modurik azkarrena, bertan bizi zirenei borrokarik egin gabe amore emateko eskatzea zen. Amore emateko prest ez zeudenean, etsaia gazteluari erasotzen saiatzen zan eta, horretarako, arieteak, katapultak eta dorre mugikorrak erabiltzen zituzten. Gazteluak aurrean urez betetako zulorik ez baldin bazuen, etsaiek harresien azpiko lurra ateratzen zuten, harresiak botatzeko edo tunel baten bidez barnera sartzeko


NEKAZARIEN ERAIKUNTZAK

Gure lehen blog honetan, nekazarien eraikuntzei buruz hitzegingo dizuegu.
Hauek dira beraien etxeen ezaugarri nagusiak:
- Oso etxe txikiak ziren.
- Abereekin bizi ziren.
- Lauxez (ladrilloz) egiten zituzten etxeak.
- Sabaia berriz, galtzuzkoak.
- Etxeak animalientzat esparruak ziren.
- Gela bakarrean bizi ziren, jan eta lo egiteko.
- Errotak eraikitzen zituzten, lana errazteko.

Nekazarien elizenak, berriz, hauexek:
- Guztien etxeak ziren.
- Oso zabalak ziren.
- Hamarrekoa ematen zitzaion elizari.


AURKEZPENA DENBORAREN ZUBIA SEIN

Kaixo:
Gu Denboraren Zubia taldea, La Salle Zarautz ikastetxeko SEIN proiektuko ikasleak gara.
Guk D.B.H.-ko ikasleentzat izango den blok hau egingo dugu, kontuan hartuta, Erdi Aroko eraikuntzak ezagutarazteko helburua izango duela, gauza aspergarri bat izan gabe.
Gustatuko zaizuelakoan, agur bat.