28 mar 2011

Zentral eolikoak

Zer dira zentral eolikoak?
Zentral hauek haizearen indarra baliatu eta horren bidez elektrizitatea sortzen dute. Elektrizitatea sortzeko aerosorgailuak erabiltzeen dituzte.
Zentral hauen arazo nagusia haizeren erabilgarritasuna ziurgabekoa dela. Horren ondorioz ezin da energia iturri bezala hartu; horregatik beti beste energia iturri batzuetaz baliatu behar du (termikoak ,nuklearrak,hidroelektrikoak…).

2. Aerosorgailua

Aerosorgailua elektrizitatea sortzeko erabiltzen den sorgailua da. Haizeak  helizea mugitzen du eta engranaje sistema baten bidez errotorea biratu egiten du. Errotoreak elektrizitatea sortzen du.
Aerosorgailuaren atal aipagarrienak hauek dira:
  • Gondola: aerosorgailuaren atalak babesten dituen karkasa da.
  • Errotorearen palak: haizearen indarraz baliatuz  bere potentzia abatzeraino transmititzen dute.20 m-ko luzera dute.
  • Abatza: abiadura txikiko ardatzarekin errotoreko palak elkartzen dituen atala da.
  • Abiadura txikiko ardatza: errotoreko abatza lotzen du biderkatzailearekin. Mantso biratzen da.
  • Biderkatzailea: eskuinean dagoen abiadura handiko ardatza 50 aldiz azkarrago biratzea uzten du, abiadura txikiko ardatza baino.
  • Abiadura handiko ardatza: gutxi gora behera 1500 rpm-ra biratzen da, horrek sorgailu elektrikoa funtzionatzea ahalbidetzen du.
  • Sorgailu elektrikoa: aerosorgailu berrietan potentzia handiena 500 eta 1500kW artean dago.
  • Kontrolatzaile elektronikoa: barruan dagoen ordenagailu bat da. Honek eguraldia eta aerosorgailuaren norabidea kontrolatzen du.
  • Hozte-sistema:sorgailu elektriko hozteko erabiltzen den haizegailua da.
  • Dorrea:gondola eta errotorea jasaten ditu. Abantaila bat izaten da dorrea altua izatea, gero eta altuera gehiagoan egon gero eta haize gehiago baitago.
  • Norabide mekanismoa: kontrolatzailea elektronikoak aktibatzen du, haizearen norabidea zaintzen du panela erabiltzen.
  • Anemometroa eta panela: anemometroen seinale elektronikoak aerosorgailua martxan jartzen dute, haizearen abiadura 5m/s-koa denean.


3.    Aerosorgailu motak 

Gaur egungo aerosorgailuak sailkatzeko, potentzia, pala kopurua eta energia elektrikoa sortzeko modua hartzen dira kontuan

  • Aerosoragailuaren kokapenarengatik

    • Ardatz bertikala: Bere ezaugarri nagusia da, bere errotazio ardatza lurrarekiko posizio perpendikularki dagoela.
      • 1.Darrieus: ardatzarekin inguruan biratzen duten bi edo 3 arkutan datza.
      • 2.Panemona: lau zirkuluerdi edo gehiago ardatz zentralari lotuta.
      • 3.Sabonius: zilindro-erdiz osatutako bi lerro edo gehiago.
·        Ardatz horizontala: ohikoenak dira, azken urte hauetan esfortzu handia eskaini zaie. Aparatu hauei ``HAWTs´´ ere deitzen zaie.


  • Haizearen noranzkoari dagokiolarik.
    • Haize goranzkoan:    Aerosorgailu gehienak diseinu hau dute. Aerosorgailu hauetan haizea paletara iritsi baino lehen desbideratu egiten da, biribila izan arren.
    • Haize goranzkoan: korronte baxuko aerosorgailuek, errotorea dorrearen beheko aurpegian dute. Noranzko mekanismorik gabe eraiki daitezke.




4. Zentral eolikoen funtzionamendua
Zentral eolikoetan elektrizitatea sortzeko, beharrezkoa da 3 eta 25 m/s bitarteko haizea egotea. Haizeak palak birarazten ditu, haizearen energia zinetikoa,  errotoreari igarotzen zaion energia mekanikoa. Energia hau biderkatzailea transmititzen zaio. Biderkatzailetik sartu denarekin baino 50 –aldiz abiadura handiagoarekin ateratzen da. Orduan prest dago sorgailuaren ardatzera igarotzeko, eta sorgailu horretan elektrizitatea sortzen da higidura zirkularrari esker.
Zentral hauetan egun bakoitzean elektrizitate kopuru desberdina sortzen da. Egun bakoitzean haize kopuru desberdina baitago. Baina zentral guztiak dute, energia iturri laguntzaile bat, beti elektrizitatea sortu ahal izateko. Aerosorgailuetan elektrizitate estatikoa sortzen da, aerosorgailuak eta haizearen arteko marruskaduraren ondorioz. Elektrizitate estatiko hau aerosorgailu guztiak duten lurrari lotutako presa bati esker askatzen da. Presa hau jarri beharra izaten da. Lurra eta aerosorgailuaren artean elektrizitate estatikoaren eraginez tentsio izugarria sortzen da. Tentsio hori oso arriskutsua da, pertsona batek ukituz gero istripu handia gertatu ala pertsona hori hil daiteke.

5.  Aerosorgailuak eta ingurunean duten eragina 

Energia eolikoa erabiltzen den garbienetakoa da, gainera berriztagarria da. Bestalde, inguruneari dagokionez ez du kutsatzen, eta ez du egutegi efektuan eta ezta ere azidifikazioa okertu arazten. Baina alde txarrak ere baditu:
·          Ikus inpaktua: Aerosorgailu gutxi dituen parkea erakargarria izan daiteke, baina makinaren kontzentrazio handiak arazoak sortu ditzake. Hau ez gertatzeko, ondo hautatu behar da kolore egokia ipintzea, leku egokian eraikitzea eta aerosorgailuen banaketa egokia izatea.

·        Soinu-efektua: Aerosorgailu batek bere potentzia berbera duten makinek bezalako soinua egiten dute. Baina beste makina hauek soinua ez igarotzeko diseinatuta dauden eraikuntzen barruan daude, eta aerosorgailuek berriz kanpoaldean egiten dute lan eta soinu-igortzaile elementua dute, hau da, haizea.
  • Higadura- inpaktua:  normalean, lurraren mugimenduarengatik parke eolikora sarbidea prestatzen ari diren bitartean, gertatzen dira.

  • Interferentzi- elektromagnetikoa:  Aerosorgailuaren tamaina handiak,erradio uhin interferentzia sortzen dituzte,… Hegalak mugimenduan daudenean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario