28 mar 2011

Zentral termikoak

Zentral termikoa energia elektrikoaren sorkuntzarako instalazioa da eta bertan ikatza, gasa, olio astunak edo beste erregairen bat erretzen dira ura lurrintzeko behar den bero-energia lortzeko hain zuzen ere. Zentral hauek hainbat multzo turboalternadore dituzte, eta horiek elikatzeko instalazio laguntzaileak behar izaten dituzte ( batez ere ikatzez hornitzen direnetan ). Zentral termikoak meategi inguruetan eraikitzen dira ( erregaiaren garraio-gastuak saihesteko ), hiri handien inguruko aldirietan edo industriguneetan ( korrontea garraiatzean izaten diren galerak murrizteko ).

Ziklo konbentzionaleko zentral termoelektrikoak

Zentral klasikoak edo ziklo konbentzionaleko zentralak ikatza, gasa, olio astunak edo beste erregairen bat erretzen ura lurrintzeko behar den bero-energia lortzen dutenei deritze. Antza denez, zentralen artean ekonomikoenak eta errentagarrienak dira, izan ere, bere erabilpena oso zabalduta baitago mundu ekonomiko garatuan eta garapenaren bidean, nahiz eta kritikatuak egon inguru gaineko eragin handiak izateagatik.

Ziklo konbinatuko zentral termoelektrikoak

Gaur egun ziklo konbinatuko zentral termoelektriko ugari eraikitzen ari dira. Hauek gas naturala, gasolioa edota ikatza erabiltzen dute gas-turbina elikatzeko. Ondoren, gas-turbinako gas-jarioak oraindik tenperatu altua dute eta bigarren lurrun-turbina bat mugitzen duen lurruna produzitzeko erabiltzen da. Turbina hauetako bakoitzak elektrizitatea sortarazten duen alternadore bat dauka, zentral termoelektriko klasiko baten antzera.
Zentral hauen prozesuaren unean, lurrun-turbinak baino ez du funtzionatzen; honi, ziklo irekia deitzen zaio. Era honetako zentral gehienak erregaia trukatzeko ( gasa eta dieselaren artean) gai dira funtzionamenduan ari diren bitartean ere. Diesel petrolioarekin funtzionatzen dutenez, bere irteerako potentzia ukitu egiten da, hau da, %10 gutxi gorabehera jaisten da eta mantenimendu handien eta failen artean bortizki murrizten dira.
Errekuntzaren eta gas-jarioaren arteko tenperatura diferentzia gas-turbina edo lurrun-turbina baino handiagoa denez, emaitza hobeak lortzen dira, %55-ak hain zuzen ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario